2015-01-26 - Enpresarean
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak LANSAREAN proiektua jarri du martxan, alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko. Lan-atariak enpresa edo-eta profesional euskaldunak ezagutzeko eta kontratatzeko aukera erraztuko du:
LANSAREAN erreminta berriak Bai Euskarari eta Enpresarean proiektuak indartuko ditu, balio erantsi handiko zerbitzua gehituz eta euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta pertsonen arteko harremana sustatuz.
Oso erraza da. www.lansarean.eus webgunean sartu eta alta eman “Enpresa” edo “Hautagai” bezala; hori egin ostean, enpresa eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera izango duzu. Probatu tresna berri hau eta lagundu, zure ekarpenekin, etorkizunerako hobetzen.