2015-10-15 - David
Nabaria da euskarak eta euskal diasporak mundu osoan izan duen hedapen mugagabea. Garaian garaiko arrazoiak medio, atzerrira alde egin behar izan duten euskaldun andana dago. Batzuk artzain, beste batzuk gerlatik ihesi eta beste asko ikasle edo lan bila alde egin dutenak.Halaber, euskal herritarren eta atzerriko euskal komunitateen arteko harremana ahuldu eta lausotu egin da eta iada ez da jende asko haien egunerokoan antolatzen dituzten ekintza kulturalen berri izaten duenik: eskupilota, zine euskalduna, kontzertuak eta euskara klaseak, besteak beste.
Harremanak sendotzeko erantzunaren bilaketan eta tartean, unibertsitateko proiektu lan bat zela eta, hegaldi-txartela hartu eta Kaliforniara bidaiatu genuen, bertako euskaldunak ezagutu eta haien bizipen eta pasarteak bideoan jasotzeko asmoz.
2015ko Martxoan aurre-ekoizpen lanak eta elkarrizketen filmaketa egin zen Kalifornian, berrogei elkarrizketa inguru filmatu genuelarik. Elkarrizketa hauetan, egun Kaliforniako euskal diasporaren egoera deskribatzen duten lekukoak dira protagonista, hirurogeigarren hamarkadako euskaldunak Kaliforniara heldu zirenetik gaur arteko bilakaera laburbilduz.
Halaber, proiektua hasi besterik ez dugu egin; izan ere, dokumentala ekoizteaz bukatu eta aditzera eman behar baitugu Euskal Herriaren eta atzerriko euskaldunen arteko harremana sendotu eta errotzeko.Hori gutxi ez eta Txina eta Indiako euskaldunekin jarri gara harremantean bigarren dokumental bat filmatzeko aukera izan baitezakegu, proiektua garatu eta hedatzeko. Baina horretarako ezinbestekoa dugu zuen laguntza...
Dokumentala amaitu eta ekimena martxan jartzeko zuen ekarpena behar dugu!
"Haiei esker izan ginen, gara eta izango gara. Zaindu dezagun maite dugun hori!"
Eskerrik asko bihotzez!
Ekarpena:
http://karena.eu/proiektua/enbaxadoreak-dokumentala