Berriakrss

Langabeziak motel jaisten jarraitzen du, Aste Santuari esker
Ekonomia

Langabeziak motel jaisten jarraitzen du, Aste Santuari esker

2016-04-05 - Enpresarean

Oporretarako kontratazioen eskutik, ia 1.600 langabe gutxiago daude Hegoaldean. Hamar langabetik ia seik ez dute inolako langabezia saririk jasotzen. Afiliazioen igoera geldotzen ari da.
 

Udaberriko ohiko susperraldira itxaron gabe, langabeziak goiz hasi du aurten beheranzko bidea. Baina bide horretatik behera oso motel baizik ez da abiatu. Otsailean bezala, martxoan ere jaitsi da langabezia bulegoetan izena emana dutenen kopurua (-1.596), eta jada duela urtebete baino 21.000 gutxiago dira. Jaitsiera batez ere zerbitzuetan bildu da, eta lotura estua du Aste Santurako kontratazioekin. Hego Euskal Herriko ekonomiaren beste motorra, industria, 166 langabe baizik ez ditu kendu otsailetik martxora.

Albiste osoa Berria.eus webgunean.