Berriakrss

“Gazteen lehenengo aukera euren proiektua sortzea izan beharko litzateke”
Enpresarean azoka

“Gazteen lehenengo aukera euren proiektua sortzea izan beharko litzateke”

2016-11-10 - Enpresarean

ENPRESAREAN AZOKA - ELKARRIZKETAK I


PAUL LICEAGA

ADEGI - Zuzendaria


Herrialde egokia da Euskal Herria ekintzaileentzat?

Indar eztabaidaezinak dituen lurraldea da: tradizio industriala, lehiakorrak diren enpresak, zentro zientifikokoen / teknologikoen sare indartsua eta enpresa berriak sortzeko bideratua dagoen egitura publiko zabala dugu. Baina ahulezia argiak ere badaude: mundu mailan eragitea helburua duten ekintzaileek beren gain hartutako enpresa-proiektuak sortzeko bokazio txikia dago (GEM txostenak baieztatuta)

Zein dira ekintzailetza sustatzeko eredu egokienak?

Zerbait berria sortzeko eta gizartean, bere lanarekin, eragin positiboa eragiteko prest dagoen edozein eredu: berrikuntza arloan aukerak ikusteko eta gure enpresa-egitura eta balio-katea indartzeko gai diren, munduan hobeto posizionatzen gaituzten eta, batez ere, hemen bizi garenon bizitza hobetu eta enpleguak sortzen dituzten ereduak.

Zer da ekintzaile izatea? Zein da haien DNA?

Aurrera egin eta pertsonen bizitza hobetzeko beren kabuz zerbait sortzeko ametsa eta erabakitasuna duten pertsonak dira. Oro har, ezaugarri hauek dituzte: jakin-nahia, prestutasuna, sormena, konformismo eza eta moldagarritasuna zailtasunen aurrean.

Zein dira gure herriko ekintzaileen etorkizuneko erronkak?

“Ekintzailetzaren ekosistema” izeneko aitorpena lortzeko beharrezko merituak egitea; horren arabera, gazteen lehenengo aukera euren enpresa-proiektua sortzea izan beharko litzateke. Merkatura iristeko aukerak garatu eta inkubatu ahal izateko zientzia- eta ikerketa-zentroak izatea, lankidetzak eta sinergiak ezartzeko lehendik dauden enpresekin loturak bilatzea eta talentu hori guztia lotu eta sustatu ahal izateko azpiegitura eta gune onak izatea. Azkenik, funtsezkoak dira kapitala eta mentoreen sarea. Hori ondo eginez gero, nazioarteko talentua lortzeko lurralde erakargarria izango ginateke. Horixe da gakoa, hain zuzen ere: herrialde eta hiri aurreratu guztiak lehian ari diren tokian posizionamendua lortzea.

 

Hona hemen, Paul Liceaga Enpresarean Azokan parte harturiko solasaldiaren bideoa. Laster, Beñat Irasuegi, Nagore Ardanza eta Mikel Orobengoaren hitzak. Ez galdu!

 
 
 
 

Aldizkari osoa hemen irakur dezakezu: ikus aldizkaria.