2017-02-02 - Enpresarean
Laneki elkartearen egitasmoaren bitartez eta irakasleen lankidetzarekin 2017an Lanbide Heziketarako euskaratuko diren materialak aurkeztu ditu jakinbai.eus ek. Irakasleek zein ekimen honetan parte hartzen duten guztiek ahalegin handia egiten dute, egunero, ibilbide profesionala euskaldundu eta ikasleek euskarazko lan aukerak topa ditzaten.
Jakinbai.eus ataria Lanbide Heziketareko euskarazko materialen beharrak identifikatu, sortu, bildu eta partekatzeko ataria da. Bertan eduki oso erabilgarriak topatuko dituzu eta, nahi izatekotan, zure baliabideak igo eta komunitatearekin partekatzeko aukera izango duzu. Aukera baliatu, lan eta bizi euskaraz!
2017an 20 material berri euskaratuko dira eta 19 irakasle talde arituko dira lanean materiala sortzen. 12 arlo profesionali lotutako materialak izango dira eta beste lau material arlo guztiei lotuta egongo dira:
-
LANeNPRES, Enpresa egonaldian Instruktoreak ikaslearekin euskaraz egin ahal izateko gida.
-
LPO-FOL Moduluari lotutako materiala
-
Ikasleen eta irakasleen gaitasun digitala lantzeko materiala.
-
Hiztegi kolaboratiboa
Hemen duzue informazio guztia. Gehiago jakin edo baliabideak eskuratu nahi badituzu, bisita ezazu www.jakinbai.eus ataria.