Berriakrss

Ikastaroa

Jardunaldia: Teknologia zure Produktibitate pertsonalaren lagun

2017-09-22 - Jasone

Enpresa Digitala ekimenak antolatutako ekitaldia.
Emaila, bilerak, atzorako ziren egin beharrekoak, whatsapp, etabarrek zure produktibitatea sentsazioa oztopatzen dute? Beti estres sentsazioa eta "ez naiz ezertara iristeko gai" sentsazioa dituzu sorbaldean? Asko dira produktibitatea murrizten duten “gaitzak”. Internet eta Teknologia hauetako bat izan daiteke baina neurri batzuk hartuta eta tresna eta gailu egokiak aukeratu ezkero, gure produktibitate maila esponentzialki hobetzen lagun diezagukete.

Helburuak:

Formakuntza honetan teknologia eta Internet gure produktibitatearen alde jartzen ikasiko dugu eta ikasitakoa praktikan jarriz kudeaketa eta antolakuntza ez da inoiz gehiago produktibitaterako oztopo izango!  

Nori zuzendua:

  • Orokorrean lan giro produktiboa eta kalitatezkoaren bila dabilen edonori zuzendua.
  • Estresa eta denbora falta edo denbora ezin kudeatu sentsazioa duen edonori zuzendua. Baita teknologian bere egunerokotasunean inbasio bezala sentitzen duen edonori.
  • Bizitza laborala eta pertsonala kontziliatu nahian dabilen edonori.
  • Agentzia koordinatzailea: Garaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Garaia Enpresa Digitala, Garaia Gune Teknologikoa, Goiru 1, 20500 Arrrasate/Mondragon
  • Ordutegia: 09:00 - 14:00 tara
  • Iraupena: 5 0rdu
  • Antolatzailea: SPRI - Garaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Eli Garcia (Mondragon Unibertsitatea)
  • Ordaintzeko erak: Transferencia bancaria, Txartelaren bidez

Informazio gehiago