Berriakrss

Enpresarean Foroa: Aner eta Iñaki Garmendia anaiek EGAMASTER kasuaren metodoari buruz hitz egingo dute
Enpresarean foroa

Enpresarean Foroa: Aner eta Iñaki Garmendia anaiek EGAMASTER kasuaren metodoari buruz hitz egingo dute

2017-10-07 - Enpresarean

Bai Euskarari Elkarteak hiru Enpresarean foro antolatu ditu datozen asteotarako, Egamaster, Spri eta Elkar Fundazioko ordezkariekin. Aurrerago, foro gehiagoren berri emango da.

Urriaren 19an, Enpresarean Foroa egingo da Arabatik datorren eta munduan erreferentea den EGAMASTER enpresaren sustraiak ezagutzeko. Aner Garmendia eta Iñaki Garmendia anaiak solasaldi batean elkartuko ditugu, EGAMASTER osatzen duen familiaren eta negozioaren ibilbidea gertutik ezagutzeko. 9:00etatik 11:00etara, Gasteizko Artium museoan.

Ekitaldia irekia da eta interesatuek ondorengo galdetegiaren bidez eman dezakete izena: 

Enpresarean Foroaren agenda

Aurrerago, Enpresarean Foro gehiago antolatu dira, enpresen eta profesionalen arteko elkarrizketa eta elkarlan guneak errazteko helburuarekin. Honakoak dira konfirmatuta daudenak:

SPRI. Industria 4.0. Zertaz ari gara?

Alexander Arriola, zuzendari nagusia.

9:00-11:00

Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan

Zer da industria 4.0? Eta Big data? Industria adimenduna? Edota Zibersegurtasuna? Nolako eragina izan dute gure eguneroko jardunean? Nola moldatu gara paradigma berri honetara? Enpresa-garapenerako euskal agentziaren ikuspuntutik galdera hauei erantzuna ematen saiatuko da SPRIko zuzendari nagusia.


Elkar Fundazioa.

Joxemari Sors eta Jon Jakaren arteko solasaldia

Begietara-begira