Berriakrss

Enpresarean Foroak enpresa erreferenteak aurkeztuko ditu
Enpresarean foroa

Enpresarean Foroak enpresa erreferenteak aurkeztuko ditu

2017-12-21 - Enpresarean

Abendu erdialdean zabaldu genuen Arabako EGAMASTER enpresa erreferentearen Enpresarean Foroa. Garmendia anaiek erakutsi digute Gasteizko enpresa txiki eta ertainek mundu mailako arrakasta lortu dezaketela eta negozioaren balioak zaindu behar direla. Pertsonak edo-eta horien hizkuntza zaintzea nabarmendu zuten enpresa estrategia giltzarri gisa, baliatu beharreko aldagai gisa.

ENPRESAREAN FOROA: AZKEN SAIOAK

EGAMASTER, SPRI, Elkar, ULMA…. Euskal Herriko enpresak, elkarteak, entitateak… indartsuak dira, etxean eta mundu mailan ere, erreferenteak. Enpresarean Foroak enpresa horien guztien bizipen, iritzi eta hausnarketak partekatzea du helburu, euskal profesionalen artean. Enpresen arduradunek bat egin dute esan dutenean negozio munduan beharrezkoa dela bereizgarriak identifikatu eta sustatzea, bezeroarekiko arreta hobetu eta zerbitzu edo produktuaren kalitatea hobetzeko. Bide horretan, erakutsi digute euskara enpresa munduan txertatzeak onura argiak ekartzen dituela, barne zein kanpo harremanetan.

Hemen dituzue azken Enpresarean Foroak:

SPRI: ALEXANDER ARRIOLAK INDUSTRIA 4.0 MUNDUAN BARNERATU GAITU

ELKAR FUNDAZIOA: “EUSKAL KULTURATIK BIZI, EUSKAL KULTURAREN ONERAKO”
ULMA: KOOPERATIBISMOA, ERANTZUKIZUN SOZIALA ETA FORMULA BERRIAK

2018: ENPRESAREAN FORO BERRIAK

Asmoa da, aurrera begira, euskal enpresa traktore gehiagoren berri zabaltzea. Beraz, 2018 an, Enpresarean Foroa enpresa erreferenteetara eramango dugu, enpresa sarea ezagutzera eman eta bizipen, ideia eta aukera berriak zuekin partekatzeko. Dinamikak presentzialak eta digitalak izango dira; laster izango duzue hurrengoaren berri!