Itsaso Olaizolak, Ekogunetik, euskara eta ekologiaren arteko loturaz hitz egin digu gaurko saioan, "Euskara: tokikoa, garaikoa eta ekologikoa" izenburupean. Ekologia modu berezi batean ulertzeko aukera eman digu eta azpimarratu du: euskara, ingurumena, genero, zeharkako gaiak zentralizatu behar direla enpresetan; garapen jasangarria izateko hizkuntzen garapena ezinbestekoa dela, batak bestea elikatzen duelako; eta euskaraz biziaz hobeto biziko garelako jakin behar dugula, bizi-pozarekin, bizi-kalitatearekin eta bizi-jasangarritasunarekin."