Berriakrss

Ekion, emakumea ahaldundu, euskaraz ekinez
Zuzenean

Ekion, emakumea ahaldundu, euskaraz ekinez

2018-07-03 - Enpresarean

"Kalaka Komunikazio Parekidea"-ren sortzaileak diren Ilazki Gainza eta Nerea Uria izan ditugu #EnpresareanTB kanalean, proiektu berezi bat aurkezteko: EKION

Bikote ekintzaileak behar berezia ikusi zuen proiektua martxan jartzerakoan, profesionalek argi ikusi zuten egitasmoak euskaraz abiatzeko eta bidea egiteko baliabideak behar dituztela emakume gisa. Guzti honengatik erabaki zuten EKION proiektua sortzea, emakume ekintzaileei bidea erraztuko dien ekimena. 

Gaur egun EKION webgune bat da, baina asmoa da formakuntza eskaintzea eta emakume ekintzaileei zuzenduriko jardunaldiak prestatzea.

Emakume ekintzaileen egoera ez da erraza, ohikoena bakarrik sentitzea da eta ideiak garatzeko aukerarik ez izatea; horren aurrean, generoarekiko ikuspegi bereziarekin, laguntza, baliabideak eta informazioa eskainiko dituzte Kalakatik.

Webgunean atal ezberdinak egongo dira: emozioen kudeaketa, estrategia, komunikazioa, aholkularitza, etab. Informazio guztia euskaraz eskainiko da. Argitaratzen diren post gehienak gizonezkoentzako ere baliagarriak diren arren, Gainza eta Uriak nabarmendu nahi izan dute proiektua emakumezkoentzat dagoela bideratuta, laguntza eta babesa behar dutelako.