Berriakrss

Euskara eta enpresa

'Mastodon.eus', mundura euskaraz salto egiteko

2019-01-15 - Enpresarean

Joan den azaroan izan genuen Mastodon.eus-en berri, Mastodon sare sozialeko instantzia berria, euskaraz eta euskal komunitatetik euskal komunitatearentzat sortua. Erakunde, enpresa, kooperatiba eta norbanako ezberdinen arteko elkarlanaren fruitua da berrikuntza, euskarazko komunitatearen inguruan dauden eta sor daitezkeen bestelako instantziekin elkartzeko helburuarekin sorturikoa. PuntuEUS Fundazioa, Azkue Fundazioa, Dinahosting, iametza, Talaios eta Laborategia 2.0 dira ekimenean parte hartu duten eragileetako batzuk.


Zentralizaziotik askatu


Mastodonek baditu abantaila nabarmenak gainontzeko sare sozialekin alderatuta, batez ere komunitate txikiez hitz egiten dugunean; bi milioi erabiltzaile baino gehiago batzen dituen ataria software librea denez guztiz deszentralizatua da eta, hori horrela izanik, datuen kudeaketa, pribatutasuna, erabilera-arauak eta hizkuntza talde bakoitzaren esku gelditzen dira.


Abantaila hauek are azpimarragarriagoak bihurtzen dira gainontzeko sare zentralizatuek azken aldian harturiko erabakiak gogorarazten baditugu: Twitterrek, esate baterako, euskara kendu du bere interfaze berritik eta Googlek iragarkiak euskaraz jartzea debekatu du.
 

Espero zaitugu!

@baieuskarari @enpresarean @lansarean @lanabes

 

--