Berriakrss

"Gaur egun prestakuntza iraunkorrak berebiziko garrantzia dauka"
Enpresarean foroa

"Gaur egun prestakuntza iraunkorrak berebiziko garrantzia dauka"

2019-01-21 - Enpresarean

Prestakuntza iraunkorraren inguruan hitz egin zuten joan den ostiralean ZubiGune Fundazioko Eider de la Cruz eta Ander Peralesek Enpresarean TB kanalean.

Gaur egun, gizartean orokorrean eta zehazki lan-munduan, ematen ari diren aldaketak direla eta prestakuntza iraunkorrak berebiziko garrantzi daukala nabarmendu zuten Perales eta De la Cruzek. Digitalizazioa, robotika, teknologia... lana, lan dinamikoan bihurtu dute eta honek etengabeko formakuntza bat eskatzen du.  

"Pertsona eta langileei ere aldaketa hauetara malgutasunez egokitzea, gauzak ikasteko gogoa eta lanerako jarrera eta prestutasuna izatea eskatzen zaie. Ikaskuntza azkar eta aldakor bat eskatzen duen gizarte batean gaude", gaineratu zuten.

Etengabeko formakuntzak honako onurak ditu:

  1. Hazkunde pertsonala.
  2. Norberaren lanbidearen hobekuntza lortzea.
  3. Etengabeko erronkak gainditzea.
  4. Norberaren sektoreko azken ezagutzak edukitzea...

Egoera berri horretara egokitu nahian, Zubigune Fundazioak hainbat arlo eta proiektuetan lan egiten dute pertsonen formakuntza hobetu nahian.

ZubiGune Fundazioa

Zubigune Fundazioa erakunde pribatu bat da, irabazi asmorik gabekoa, enpresen, Usurbilgo Lanbide eskolaren eta Teknologia zentruen bateratzetik jaiotakoa. Beraien helburua da inguruko garapen teknologia eta sozialaren hobetzea elkarlanaren bitartez.

Usurbilgo Lanbide Eskolarekin batera koordinatuz eta elkarlanean, formakuntza eskaintzea da ZubiGuneren helburua, bai pertsonek banaka dituzten beharrei erantzuteko, eta baita ere inguruko enpresek dituzten behar bereziei erantzuteko. Formakuntza, edozein adin eta prestakuntza maila daukaten hiritarrei egokituz.