TaPuntu kooperatibak, Bai Euskarari Ziurtagiriaren "Zerbitzua Euskaraz" maila duenak, "InfluenZer?" jardunaldia antolatu du urtarrilaren 30erako, Donostiako Koldo Mitxelenan.
"Nortasuna Sarean" izeneko proiektuan kokatu dute ekitaldia, urtero komunikazio digitalaren inguruan eztabaidatzeko ospatzen den bilgunea. Aurten, influentzien marketinaren inguruan jardungo dute sareko adituek eta arituek. Horien artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, Bai Euskarari Ziurtagiria duen Burutu komunikazio agentziatik etorriko den Josu Bergara edo-eta "SuperTxope" youtuber-a.