Berriakrss

Euskaragileak proiektua Bai Euskarari Elkartean barneratuko da
Euskaragileak

Euskaragileak proiektua Bai Euskarari Elkartean barneratuko da

2019-03-19 - Enpresarean

Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean arlo sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago dela erakutsiz. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko.

2019an eremu sozioekonomikoan eragiteari begirako proiektu berria barneratu da Bai Euskarari Elkartearen barruan: Euskaragileak (orain arte Kontseiluak kudeatu duena eta, aurrerantzean, Bai Euskarari Elkartearen ardura izango dena).

 

>> Bisitatu EUSKARAGILEAK