Berriakrss

Eureka lehiaketa abiatu dute talentudun programatzaileak bilatzeko
Euskara eta enpresa

Eureka lehiaketa abiatu dute talentudun programatzaileak bilatzeko

2019-04-17 - Enpresarean

Eureka lehiaketa abian jarri dute Oreka I.T. enpresak eta Berria egunkariak (Bai Euskarari Ziurtagiria dute biek). Programazio ezagutzak dituzten gazteei bideratua dago. 

Programa funtzional bat garatzea eskatzen dute. Oreka I.T.-koek emango dituzte behar diren baliabide guztiak eta bete behar diren oinarrizko elementuak. Baina saria etxera eramateko askoz gehiago beharko dute. Bururatzen zaizkizuen funtzionalitate gehigarriak izango dira saria lortzeko gakoa... Beraz, eragin sormenari!

Nola parte hartu

Programazio ezagutzak dituen edozeinek parte hartu dezake lehiaketan. Lehenbizi, izena eman behar da, eta, ondoren, jarraibideei segitu. Ekainaren 9a izango da proiektua garatzeko azken eguna. Egun horretarako, proiektua bukatu ez ezik, horren aurkezpena ere entregatu beharko dute parte-hartzaileek.

Sariak

Baloraziorik onena lortzen duen proiektuak 1.000 euroko saria eta Berria egunkariko sei hilabeteko harpidetza jasoko ditu. Gainera, izena ematen duten lehenbiziko hamar pertsonek 100 euroko saria izango dute, eta Berria egunkariko asteburuko harpidetza jasoko dute hiru hilabetez. Halaber, proiektua ongi bukatzen duten guztiei lan elkarrizketa egingo diete Orekan.

Informazio gehiago duzue Oreka I.T.-ren webgunean: Eureka Lehiaketa.

Irakurri albistea Berria.eus-en.