Emaize Sexologia Zentroko Miren López de Arregi Lakuntzak eta Ana Ramírez de Ocáriz Sorollak zuzenekoa eskainiko dute maiatzaren 3an, ostirala, 11:00etan. Emaizen eskaintzen dituzten zerbitzuez arituko dira, 25 urtez sexualitateak lantzen izeneko hitzaldian.
Emaize zentroa Gasteizen kokatuta dago eta, 1994az geroztik, arreta egiten diete sexualitateei eta sexuei eta horien arteko zein haien arteko erlazioei. Beraien helburua da neskato-mutikoei eta emakume-gizonei elkar ulertzeko eta haien arteko elkarbizitza hobetzeko laguntza ematea.
Enpresarean TB kanaletik jarraitu ahal izango duzue zuzenekoa maiatzaren 3an, 11:00etatik aurrera.