Berriakrss

Emaize: "Ezin da ulertu sexualitatea ez bada ulertzen anitza dela"
Enpresarean TB

Emaize: "Ezin da ulertu sexualitatea ez bada ulertzen anitza dela"

2019-05-07 - Enpresarean

Emaize Sexologia Zentroko Ana Ramírez de Ocáriz eta Miren López de Arregi izan genituen joan den ostiralean Enpresarean TB-ren zuzenekoan. Eskaintzen dituzten zerbitzuez aritu ziren eta ikusleen zenbait galdera ere erantzun zituzten.

Sexualitateaz duten ikuspuntua azaldu zuten eta aniztasun sexuala oso garrantzitsua dela azpimarratu zuten: “Ezin da ulertu sexualitatea ez bada ulertzen anitza dela. Emakume eta gizonezko izateko era pila bat daude, bakoitza bakarra gara mundu honetan eta hori altxorra da”. Horrela definitu zuen Miren López de Arregik sexualitateaz duten ikuspuntua.

Zerbitzuen artean, hezkuntzari ematen diote garrantzi handiena, “etorkizuneko giltza” dela diote. López de Arregik nabarmendu zuen sexuen heziketa on batekin “aukera asko” ditugula bizitzan izan ditzakegun zailtasunak, kezkak, minak… gainetik kentzeko. Heziketa integral baten aldeko apustua egiten dute, sexualitatearen alderdirik positiboenetan oinarrituta.

Hezkuntza, Prestakuntza, Aholkuaritza eta Terapia dira eskaintzen dituzten zerbitzuak. Eta horrez gain, Emaize 3.0 proiektua dute, prestakuntza-jarduerak proposatzen dizkiete gizarte-eragile eta familiei, aro digitaleko hezkuntza-erronkei aurre egitea ahalbidetuko dien tresnak eskaintzeko asmoz.

Hemen duzue zuzenekoaren bideoa:
 


Emaize sexologia zentroak Bai Euskarari ziurtagiria dauka, 'Bidean' maila.