Berriakrss

Laboral Kutxaren 2020rako iragarpenen arabera, BPGa %1,8 haziko da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %2,2 Nafarroan
Ekonomia

Laboral Kutxaren 2020rako iragarpenen arabera, BPGa %1,8 haziko da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %2,2 Nafarroan

2019-12-19 - Enpresarean

«Hazkunde tasen moteltze prozesu batean gaude, baina ez dugu ikusten atzeraldian sartzeko arrazoirik», horrela laburbildu ditu Joseba Madariaga Laboral Kutxako ikerketa zuzendariak 2020rako eginiko iragarpenak. Izan ere, Laboral Kutxaren urteroko txostenaren arabera, hurrengo urtean barne produktu gordina (BPG) %1,8 igoko da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %2,2 Nafarroan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako iragarpenak aurtengo uztailean eman zituztenak baino apalagoak dira, orduan %2,1eko hazkundea aurreikusi baitzuten. Nafarroan, berriz, duela sei hilabete iragarritako tasa bera mantendu dute. Aurtengo datuei dagokienez, ez dituzte aldatu uztailean emanikoak: BPGa %2,2 haziko da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %2,7 Nafarroan.

>>Jarraitu irakurtzen Berria.eus-en.<<

  • Testuaren egilea: Imanol Magro Eizmendi
  • Argazkiaren egilea: Luis Jauregialtzo (Foku)