2020-02-13 - Enpresarean
Maiatzaren 21ean egingo dute Donostiako Miramonen informatikari euskaldunen 2020ko bilkura, IEB2020. Adimen artifiziala izango da aurtengo gaia eta bertan egingo duten komunikazio-saioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute.
Hauxe zabaldu duten albistea:
IEB2020: Adimen Artifiziala.
Komunikazioak aurkezteko deialdia ireki da.
Wikipediak dioenez “Adimen artifizialaren helburu nagusia makinek gaurdaino gizakiek soilik burutu ahal izan dituzten betebeharrak betetzean datza baita izaki bizidunen eta bereziki gizakien garunaren eta bere funtzionamenduaren ulermena areagotzea”. Azken urteotan garapen handia gertatzen ari da arloan, eta UEUn interesgarria ikusi dugu puri purian den honi 2020ko IEB bilkura eskaintzea.
Komunikazio deialdia: (epea 2020-02-24)
Informatikari euskaldunen bilkura izanik, aipatutako gai horietaz ez ezik, informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua komunikazio-saioan.
Ohi bezala, izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri ematea litzateke gure asmoa. Eta horretara dator, hain zuzen ere, komunikazio-deialdi hau.
>> Deialdiaren informazio guztia: IEB2020 komunikazioak