2020-05-25 - Enpresarean
Euskal Herriaren dimentsio sozioekonomikoari buruzko informazioa biltzen duen plataforma berritu du Gaindegiak, argiagoa, irisgarriagoa eta intuitiboagoa izan dadin. Baliabide hauek eta etorkizunean eskainiko dituztenak eragile sozioekonomikoek egitasmo herrigile berriak bultzatzeko lagungarri izatea nahi dute.
Lau atal nagusitan antolatu ditu baliabideak: argitalpenak, bisualizazioak, datu estatistikoak eta datu espazialak.
Plataforman biltzen diren edukiek nazioarteko estandar eta irizpideei jarraitzen diete, datu irekien eta Inspire zuzentarauaren irizpideen arabera, doan, software librearen gainean eta artxibategi-formatu estandarretan. Horrenbestez, baliabideok Euskal Herria egunerokoan bere eskuekin oratzen dutenen zerbitzura daude, izan ikasle, irakasle, aktibista sozial edo eragile ekonomiko, kazetari zein sindikalista. Euskal Herriaren garapen sozioekonomikoan interesa duen ororentzat dira.
Informazio gehiago duzue Gaindegiaren webgunean.