2020-10-02 - Enpresarean
Urriaren 22an Orona Ideon antolatu den Enpresarean Azokan ekintzaileei zuzenduriko Arin-arin saioa egongo da. Parte-hartzaileek Garapen Iraunkorrerako Helburuen aplikazioarekin lotutako proiektuak edo ideiak azaldu beharko dituzte, hiru minututan, arin eta labur. Izen-ematea zabalik dago.
Bai Euskarari Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osaturiko epaimahaiak parte-hartzaileen aurkezpenak baloratu eta irabazle bat hautatuko du, ekimena gauzatzeko 2.000 euroko laguntza eskainiz.
Baldintzak
Horretarako parte-hartzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
-
Garapen Iraunkorreko Helburuekin lotura duten proiektuak izatea.
-
Proiektu berritzaileak izatea
-
Gipuzkoan aurrera eraman ahal izatea.
-
Euskaraz aurkeztea eta proiektuaren buruzko informazioa gutxienez euskaraz izatea (web orria, euskarriak, sare sozialak…)
Parte hartu Arin-arin saioan
Arin-arin saioan parte hartu nahi duenak ondorengo galdetegia bete beharko du, urriaren 11 baino lehen:
2018ko edizioan Zocco Handmade proiektua izan zen arin-arin ekintzaileen lehiaketaren irabazlea, 2.000 euroko sariarekin. June Arrietak eta Iñigo Tejadak aurkeztu zuten ekimena, enpleguaren, formakuntzaren eta espazio partekatuen bidez emakumeak laguntzea helburu duena.