Bai Euskarari Ziurtagiria duen enpresa bateko ordezkaria elkarrizketatuko dugu Enpresarean Telebistan; Grupo Gismako Miren Tardáguila, bertako Berdintasun teknikaria. Enpresentzat kudeaketa sistema ezberdinak ezartzen lan egiten dute Grupo Gisman, eta horien artean, baita Berdintasun Planak ere.
Enpresetan Berdintasun Plana ezartzeko metodologia propioa dute eta horretan laguntzeko softwarea ere garatu dute. Berdintasun Plana enpresaren egunerokotasunean barneratzea izaten da beraien helburua eta plan horren jarraipena ere egiten dute.
Hemen ikus-entzun dezakezue Miren Tardáguilari egindako elkarrizketa: