Berriakrss

"Ekin eta zure burua ezagutzera eman"
Enpresarean TB

"Ekin eta zure burua ezagutzera eman"

2021-03-08 - Enpresarean

Gaur, martxoak 8, bi emakume ekintzaile izan ditugu Enpresarean TB saioko elkarrizketan: Eider Eibar marrazkilaria eta Ilazki Lili Arrue jantzigilea. Kokoak eta Biziki proiektuen berri eman digute; 'Sarean' ziurtagiria dute biek, 'Zerbitzua euskaraz' eta 'Bidean' maila, hurrenez hurren.

Arlo ezberdinak jorratzen dituzten arren, biek dute sormenarekin zer ikusia eta, besteak beste, sormenaz eta sortzaileen egoeraz jardun dugu elkarrizketan. Ogibidez sortzaile izan nahi dutenei ere aholkua luzatu diete: "Ekin eta zure burua ezagutzera eman".

Hemen ikus-entzun dezakezue elkarrizketa osorik: