Berriakrss

Nola landu Garapen Iraunkorra erakunde eta enpresetan?
Enpresarean TB

Nola landu Garapen Iraunkorra erakunde eta enpresetan?

2021-04-21 - Enpresarean

Galdera hori eta ingurumenaren inguruko beste zenbait egingo dizkiogu Izadi 21eko Edurne Simón-i Enpresaren TBren zuzenekoan, apirilaren 23an, 11:00etan.

Garapen Iraunkorraren eta ingurumenaren inguruan aholkularitza eskaintzen du Izadi 21ek. Besteak beste, Garapen Iraunkorra enpresetan lantzeak duen garrantziaz galdetuko diogu Edurne Simón-i.

Zuek ere galderak egin ahal izango dizkiozue youtubeko txataren bitartez. Hemen jarraitu ahal izango duzue zuzenekoa:

Izadi 21ek Bai Euskarari Ziurtagiria du eta zerbitzua euskaraz eskaintzen du.