2021-05-17 - Enpresarean
Interneten Nazioarteko Eguna dela eta, lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur Elhuyarrek eta PuntuEUS Fundazioak, ingurune digitalean euskararen erabilera areagotzeko. Hitzarmen horri esker, adimen artifizialean euskararentzat emandako aurrerapausoak baliatu nahi dira euskarak Interneten duen presentzia indartzeko.
PuntuEUS Behatokiaren datuen arabera, Euskal Herrian 162.000 webgune inguru zeuden aktibo 2017an. Haietatik % 16k baino ez zuten euskarazko edukia. Orain, teknologia baliatuta, euskarazko edukia errazago eskaini ahal izatea da helburua.
Lankidetza horren lehen ekintza Elia Elhuyarren itzultzaile automatikoa WordPressen txertatzea izango da. WordPresserako plugin bat garatuko da, eta .eus domeinudun webguneen eskura jarriko da, edukia automatiko itzul dezaten.
Informazio gehiago duzue albiste honetan:
Webguneak euskaratzeko tresnak garatzeko lankidetza abiatu dute Elhuyarrek eta PuntuEUSek
Argazkia: Hitzarmena Elhuyarren egoitzan sinatu da, Usurbilen. Elhuyarren izenean, Jon Abril Olaetxeak izenpetu du; eta PuntuEUS Fundazioaren izenean, berriz, Josu Waliño Pizarrok.