2021-07-02 - Enpresarean
Laboral Kutxak atzo aurkeztu zuen euskal ekonomiaren 2020ko lehen txostena eta Joseba Madariaga Laboral Kutxako ikerketa zuzendariak egin zuen iragarpena: «BPGari dagokionez, 2022an utziko dugu krisia atzean». Aurreikuspen on horrek, baina, ez du esan nahi langabezia tasak bilakaera bera izango duenik; zehaztu duenez, oraindik ezin delako neurtu zenbatekoa izaten ari den aldi baterako erregulazioen babesaren eragina. Oro har, baina, «iragarpen baikorrak» egin ditu, eta hobetu egin ditu erakunde publikoek azken hilabeteetan eginikoak.
Berria.eus-en irakurri dugu gaur albistea.
Hemen ikus dezakezue txostenaren laburpena: Euskal Ekonomia txostenak 2020
Laboral Kutxak Bai Euskarari Ziurtagiria dauka eta 'Zerbitzua euskaraz' eskaintzen du.
Argazkiaren egilea: Monika del Valle / Foku