Berriakrss

Enpresarean TB elkarrizketa: Ketxus Amasorrain (Elay)
Enpresarean TB

Enpresarean TB elkarrizketa: Ketxus Amasorrain (Elay)

2021-09-21 - Enpresarean

Elay izan zen 1991 urtean Euskara Plana martxan jarri zuen lehen lantegia. Sektore erabat erdaldunean euskara txertatzen hasi ziren eta gaur egun euskaraz lan egiten dute bertan. Hasierako helburuak beteta dituzten arren, Elayko Euskara Taldeak lanean jarraitzen du eta bertako arduraduna da Ketxus Amasorrain. Bai Euskarari Elkarteak kudeatzen duen Euskaragileak batzordeko kide ere bada Elay. Orain arte egin duten ibilbideaz eta aurrera begira dituzten erronkez hitz egingo dugu Amasorrainekin.

Eguna: irailak 24, ostirala.

Ordua: 11:00etan.