Berriakrss

Enpresarean Foroa streaming bidez: ‘Enpleagarritasuna Euskal Herriko gazteentzat’
Enpresarean foroa

Enpresarean Foroa streaming bidez: ‘Enpleagarritasuna Euskal Herriko gazteentzat’

2021-10-14 - Enpresarean

Urriaren 21ean, 12:30ean hasita, gazteen lan aukeren inguruko Enpresaren Foroa izango dugu IMHn, Elgoibarren. Bertako ikasleek presentzialki parte hartu ahal izango dute; gainerakoek zuzenean streaming bidez jarraitu ahal izango duzue Enpresarean.eus webgunean.

Osasun zein ekonomia krisiek gazteengan eta hauen enpleagarritasunean nola eragiten duten aztertuko dugu solasaldian. Nora Kortaberria Bilbaok egingo ditu moderatzaile lanak eta solasaldian honako hauek parte hartuko dute:

  • Ixaka Egurbide Lekube, IMHko zuzendaria. 

  • Maialen Olabe Aguirre, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko koordinatzailea. 

  • Ibai Zubikarai Zubimendi, Gu Interim Management-eko CEOa.  

  • Jon Larrañaga Urdalleta, Larra Mekanizatuak enpresako CEOa. 

Bertaratuko diren ikasleek ere galderak egiteko aukera izango dute.

Hemen jarraitu ahal izango duzue solasaldia zuzenean:

Bai Euskarari Elkarteak antolatuta, IMHren laguntzarekin.