Berriakrss

Enpresarean Foroa San Mamesen:
Enpresarean foroa

Enpresarean Foroa San Mamesen: 'Kirolaren balioak lan munduan'

2022-09-27 - Enpresarean

Datorren ostegunean, irailak 29, 11:00etan, kirola eta lan mundua batuko ditugu Enpresarean Foro berezi batean. Bai Euskarari Elkarteak eta Athletic Fundazioak antolatuta, laneratzerako orduan kirolean lantzen diren balioek duten garrantziaz jardungo dugu.

Nora Kortabarriak gidatuko du saioa eta hiru zati izango ditu. Lehen zatian, kirolarekin lantzen diren balioak zein diren azaladuko dizkigu Athletic Fundazioko Igor Arenazak. Ondoren, kirolaren esparruan lan egiten duen Athlon enpresaren testigantzak jasoko ditugu. Amaitzeko, Athletic Clubeko bi jokalari izango ditugu gurekin beraien esperientziaren berri emateko: Eli Ibarra eta Eider Arana.

Foroa zuzenean streaming bidez jarraitu ahal izango duzue Enpresarean.eus webgunean.