Berriakrss

Aurkeztu zure proiektua eta irabazi 2.000 euro
Enpresarean azoka

Aurkeztu zure proiektua eta irabazi 2.000 euro

2022-10-06 - Enpresarean

Azaroaren 3an Orona-Ideon antolatu den Enpresarean Azokan  ekintzaileei zuzenduriko Arin-arin saioa egongo da. Parte-hartzaileek haien ideiak edo proiektuak hiru minututan azaldu beharko dituzte, arin eta labur. Bai Euskarari Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osaturiko epaimahaiak parte-hartzaileen aurkezpenak baloratu eta irabazle bat hautatuko du, ekimena gauzatzeko 2.000 euroko laguntza eskainiz.

Duela bi urte parte hartu zuten Arin-arin lehiaketan Wellk-eko lagunek. Ez zuten saria irabazi, baina proiektuaren lehen pausoak emateko baliagarri izan zitzaien aurkezpena. Esperientziaren berri eman digu Aritz Guineak.

Baldintzak

Horretarako parte-hartzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: 

  • Pertsonen ongizatea bilatzen duten proiektuak izatea.

  • Industria adimenduarekin lotura izatea.

  • Proiektu berritzaileak izatea

  • Gipuzkoan aurrera eraman ahal izatea. 

  • Proiektua euskaraz aurkeztea.

  • Proiektuarekin lotutako informazioa eta euskarriak euskaraz izatea. Euskararekin batera, beste hizkuntza batzuk ere baliatu ahalko dira.

  • Webgunea eta sarean dagoen informazioa euskaraz egon beharko da.

  • Saria jaso eta urtebetera, elkarrizketa bat egingo zaie BAI aldizkarian eta Enpresarean Tb-an. Elkarrizketa horretan, sariaren diruarekin egin dituzten ekintzen eta xehetasunen berri emango dute. 

Zer baloratuko da? 

  • Goian zehaztutako baldintzak betetzen diren.
  • Parte-hartzaileen aurkezpenen nondik-norakoen argitasuna.
  • Proiektuaren koherentzia.

Parte hartu Arin-arin saioan

Arin-arin saioan parte hartu nahi duenak ondorengo galdetegia bete beharko du: 

EMAN IZENA ARIN-ARIN SAIOAN

Egitaraua

Hemen duzu aurtengo Enpresarean Azokaren inguruko informazio gehiago: 

ENPRESAREAN 2022 EGITARAUA