2023-10-20 - Enpresarean
Adimen artifizialaren inguruko foroa antolatu du Bai Euskarari Elkarteak Enpresarean proiektuaren barruan. Azaroaren 9an izango da, 9:30etik 11:30era, Gipuzkoako Parke Teknologikoan, Donostian.
EMAN IZENA
EGITARAUA
Gaiaren inguruko hainbat ertzen inguruan arituko gara eta bi solasaldi izango ditugu, Maider Iantzi Gara-ko kazetariak gidatuta:
Zein da adimen artifizialaren egoera euskal entitateetan?
Parte-hartzaileak:
-
Ane Iturzaeta Agirre. Hodeiko soluzioen arkitektoa Microsoften.
-
Mikel Artetxe Zurutza. REKA AI-ren sortzaileetako bat.
-
Mikel Maiza. Ingeniari Doktorea, Ikertzaile Nagusia, Energia eta Industria Prozesuetarako Datu Adimen Saila, Vicomtech.
Noraino eta zein baldintzatan erabili adimen artifiziala?
Parte-hartzaileak:
-
Irati Berasategi Aspuru. Fisikan graduatua eta Filosofia masterra
-
Josu Bilbao Ugalde. Elektronika, Informazioa eta Komunikazio Teknologiak Unitateko Zuzendaria Ikerlanen.
Eguna: azaroak 9
Ordua: 9:30 - 11:30
Lekua: Gipuzkoako Parke Teknologikoa, Miramon, Donostia.