2024-11-15 - Enpresarean
Ekonomisten Euskal Elkargoko euskara komunitateak jardunaldi bat antolatu du Euskara planak lehiakortasunerako palanka izateko esperimentazioa izenekoa. Jardunaldian Gehi ikerketaren emaitzak aztertu eta ateratako ondorioak azalduko dira
Azaroaren 20an egingo da, arratsaldeko 18:30ean, elkargoaren Bilboko egoitzan.
Ikerlan horretan, euskara planek egiten duten ekarpena aztertzen da, enpresen lehiakortasunean eragina duten faktoreetan. Emun aholkularitzak eginiko azterketan lau enpresen kasuak behatu dira: Ikerlan, Fagor Electronica, Danobat eta Eika. Azken bi enpresa horietan egindako esperimentaziorako esku-hartzeen berri ere emango da jardunaldian.
Ekitaldia presentziala izango da. Haatik, online jarraitzeko aukera izango du interesdun orok, elkargoaren YouTubeko kanalean. Doakoa den arren, presentzialki gerturatzeko aurrez izena eman beharra dago (elkargoaren webgunean). Ordubete iraungo duen jardunaldian, azalpenak emango dituzte Emuneko aholkulariak diren Ainhoa Mendibil Artetxek eta Onintza Legorburu Larreak.