2018-06-08
11:00
Kutxa Ekogunea - Itsaso Olaizola Azurmendi
Itsaso Olaizola, Ekogunetik, euskara eta ekologiaren arteko loturaz hitz egiteko. Saioa, horrela iragarri dute Ekoguneko lagunek:
"Kultura ekologikoa sustatzeko ereduak eta ekintzak abiatzen ditugu Donostiako Kutxa Ekogunea parkean eta baita Gipuzkoako lurraldean ere. Zerbitzua eta lana euskaraz eskaintzea eskubide linguistikoekin, kalitatearekin, gizarte erantzukizunarekin eta berrikuntza sozialarekin lotzeaz gain, gure berezitasuna, euskararen eta hizkuntza-aniztasunaren sustapenera EKOLOGIATIK iristean datza.
Gaurko saioan, ingurumen eta hizkuntza kudeaketa zeharka eta zentralitatez nola egiten dugun eta hizkuntzari lotutako gure ekimen zehatzak zein diren partekatuko dugu. Izan ere, euskara tokikoa, garaikoa eta ekologia dela argi dugu".
Kutxa Ekoguneak Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Zerbitzua eta Lana euskaraz” maila du eta euskararen erabileraren aldeko pausoak ematen ari da Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin.