2021-07-16
11:00
Euskaragileak enpresa batzordeko kide diren Elkar eta Cikautxoko bi ordezkari elkarrizketatuko ditugu: Joan Mari Larrarte eta Ramon Mendiguren. Beste enpresentzat eredu diren zenbait dokumentu eta ekimen sortu dituzte Euskaragileek eta horien inguruan hitz egingo dugu Larrarte eta Mendigurenekin. Uztailaren 16an, 11:00etan izango da elkarrizketa.
Enpresen euskalduntzean aurreratuta dabiltzan eta euskararen erabilera normalizatua duten Euskal Herriko zenbait enpresek osatzen dute Euskaragileak enpresen batzordea.