2021-03-08
11:00
Bi emakume ekintzaile izango ditugu hurrengo Enpresarean TB saioko zuzenekoan: Eider Eibar ilustratzailea eta Ilazki Lili Arrue jantzigilea. Kokoak eta Biziki proiektuen berri emango digute; 'Sarean' ziurtagiria dute biek, 'Zerbitzua euskaraz' eta 'Bidean' maila, hurrenez hurren.
Galderak egin ahal izango dizkiezue zuzenean, youtubeko txataren bidez. Elkarrizketa martxoaren 8an izango da, 11:00etan.