2025-07-02 (09:00 - 00:00)
Hasi zenetik, Unity 3D hiru dimentsioko esperientziak garatzeko munduko motor grafiko ospetsuenetako bat bihurtu da: bideojokoak eta simulazioak, plataforma anitzeko aplikazio interaktiboak, XR inguruneak eta denbora errealeko edukiak eta abar.
Tailer honetan, Unity 3Dn lehen urratsak ematen ikasiko dugu: editorea instalatzetik eta konfiguratzetik hasi eta objektuak, fisikak, talkak eta erabiltzaile-interfazeak dituzten eszenak sortzeraino. Tresna horren ahalmen izugarria ezagutuko dugu, eta oinarri sendo bat ezarriko dugu gure proiektuak garatzen hasteko.
Ikuspegi erabat praktikoa du tailerrak, eta 3D esperientzia interaktiboak garatzeko munduan Unityrekin hasi nahi dutenentzat diseinatuta dago; ez da beharrezkoa aldez aurretik ezagutzarik izatea arlo horretan.