2025-10-07 (09:00 - 00:00)
N8N kode irekiko automatizazio plataforma bat da, zeinak blokeetan oinarritutako interfaze grafiko baten bidez automatizazio fluxuak -“Workflow” deituak- sortzeko aukera ematen duen. Workflow editoreak blokeak sortzeko eta elkarrekin erlazionatzeko aukera ematen du, eta, horrez gain, koderik gabeko garapen paradigma eta blokeen programazioa konbinatzen ere uzten du, Javascript edo Pythonen funtzionaltasun pertsonalizatuetarako.
2025-10-07 (09:00 - 00:00)
Aro digitalean, funtsezkoa da erabaki estrategikoak hartzeko datuak modu eraginkorrean eta denbora errealean kudeatzeko gaitasuna. Ikastaro honetan, datuaren bizi-zikloaren ikuspegi osoa eskaintzen da: datuak atzitzea, adimen artifizialeko prozesuetan integratzea, aginte-koadroetan bistaratzea, ETL prozesuak eta eredu analitiko aurreratuak kudeatzea.
Ikuspegi % 100 praktiko baten bidez, proiektu erreal bat diseinatu eta inplementatuko dugu kode irekiko tresnak erabiliz, parte-hartzaileek datuen kudeaketa modernoaren praktika onenak ulertu eta aplikatzeko aukera izan dezaten.
2025-10-07 (10:00 - 00:00)
Tailer honetan, zure historia kontatzen lagunduko dizugu – zure negozioarena eta zure bezeroarena –, ahoz ahokoa eta testigantzak baino haratago joan zaitezen, eta modu proaktiboan kontaktu berriak erakar ditzazun.
2025-10-07 (09:00 - 00:00)
Datuak eta hauen tratamendua alderdi kritikoa bilakatu dira enpresen ezagutzaren eremu guztietan (finantzak, salmentak, errentagarritasuna, ekoizpena, kostuak, erosketak, logistika, stockak, produktibitatea, errendimendua, kalitatea, bezeroen kudeaketa, marketin digital ekintzen jarraipena, web analisia, sare sozialak…). Gero eta handiagoa da merkatuan dauden datu inteligentzia eta analisi tresnen eskaintza, hauen helburua da soluzioa ematen ahalegintzea enpresa hauek duten analisi eta bistaratze beharrari.