2018-10-08 - Enpresarean
Enpresarean Azokan ekintzaileei zuzenduriko Arin-arin saioa egongo da. Parte-hartzaileek haien ideiak edo proiektuak hiru minututan azaldu beharko dituzte, arin eta labur. Bai Euskarari Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osaturiko epaimahaiak parte-hartzaileen aurkezpenak baloratu eta irabazle bat hautatuko du, ekimena gauzatzeko 2.000 euroko laguntza eskainiz.
Helburua da onuragarriak izan daitezkeen eta garatzeko aukera duten ekimen berritzaileak ezagutzea eta ekarpenak egitea, sormena garatu zein elkarlanerako bide berriak irekitzea. Baloratuko da proiektua berritzailea izatea eta garatzeko aukera izatea.
Zer da Enpresarean Azoka?
Enpresarean Azoka Bai Euskarari Elkarteak bi urtean behin antolaturiko jardunaldia da. Azokaren laugarren edizioak “pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren erronka” izango ditu hizpide, urriaren 25ean Orona Ideon (Hernani).
Enpresareanen helburua da euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen saretzea eta elkarlana sustatzea.
Parte hartu Arin-arin saioan
Arin-arin saioan parte hartu nahi duenak ondorengo galdetegia bete beharko du:
Hemen duzu aurtengo Enpresarean Azokaren inguruko informazio gehiago: https://enpresarean.eus/info/ikusi/enpresarean-azoka/enpresarean-azoka-2018