2024-05-31 - Agenda

Adimen Artifizial Sortzailea Publizitate Kanpainetan (Google Ads eta sare sozialak)

Enpresa Digitala

2024-05-31 (09:00 - 00:00)

Mintegiaren helburuak:

Adimen Artifizial Sortzailearen erabilera eta ezarpena modu integralean ulertzea, Google Adsen eta Sare Sozialetan publizitate kanpainak diseinatu, kaleratu eta optimizatzeko. parte hartzaileei efizientzia handiagoko ekintzak egin ditzaten beharrezkoak dituzten tresna, teknika eta ezagutzak emanez.

 

Ikastaro honetan parte hartzen duenak hau ikasiko du:

  1. Adimen Artifizial Sortzailearen oinarriak ezagutzea. Teorikoki eta praktikoki sendo ulertzea zer den Adimena Artifizial Sortzailea, eta nola funtzionatzen duen, bai eta publizitate digitalaren testuinguruan zer garrantzia eta aplikagarritasuna duen ere.
  2. Google Adsen eta Social Adsen dituen erabileraren eta aplikazioen kasuak aztertzea. Adimen Artifizial Sortzailea arrakastaz aplikatuz publizitate kanpainak sortu, aktibatu eta optimizatu daitezkeela erakusten duten kasuen eta adibideen azterketak analizatzea, eta praktikarik hoberenak eta funtsezko ikaskuntzak nabarmentzea.
  3. Publizitateari aplikatutako AASko tresnetan eta plataformetan trebatzea. Google Adseko eta Sare Sozialetako kanpainetan edukiak hobeto sortzeko, audientzia segmentatzeko, mezuak pertsonalizatzeko eta kanpainak optimizatzeko erabil daitezkeen Adimen Artifizial Sortzaileko tresna eta plataforma espezifikoei buruzko ikasketa praktikoa eskaintzea.
  4. Emaitzak neurtzeko eta aztertzeko trebetasunak garatzea. Adimen Artifizial Sortzailea erabiliz beren publizitate kanpainetako emaitzak eraginkortasunez neurtzea eta aztertzea, baita datuak interpretatzea ere erabaki informatuak hartzeko.
  5. Publizitate digitalean berrikuntza eta sormena sustatzea. Adimen Artifizial Sortzailearen erabileran modu berritzaile eta sortzailean pentsatzea, publizitate digitalean erronka komunak gainditzeko, eta horrela bere kanpainen errendimendua eta haietan inbertitutakoa berreskuratzea bultzatzeko.

 

Mintegiaren deskribapena:

Publizitate digitalerako dituzten estrategietan AASren teknologiak txertatzeko ezagutzetan eta trebetasunetan sakondu nahi dituzten guztientzat pentsatuta dago “Adimen Artifizial Sortzailea publizitate kanpainak sortu, aktibatu eta optimizatzeko (Google Ads eta Sare Sozialak)” mintegia. Parte hartzaileek Adimen Artifizial Sortzailearen aukerak deskubrituko dituzte, eta horien printzipioak, funtzionalitateak eta aplikazio praktikoak aztertuko dituzte, Google Ads eta Sare Sozialak bezalako plataformetan publizitate kanpainak sortzeko, aktibatzeko eta optimizatzeko modua eboluzionatzeko.

Jardunaldi hau ezagutza teknikoan ez ezik Adimen Artifizial Sortzailearen aplikazio estrategikoan ere zentratzen da, kanpainen sorreran gertatzen diren benetako arazoak konpontzeko, publizitate sormena handitzeko eta pertsonalizazio eta nabarmentasun handiagoa lortzeko.

Info gehiago

AAko tresnekin irudiak sortzea

Enpresa Digitala

2024-05-31 (09:30 - 00:00)

Tailer honek Adimen Artifizialarekin irudiak sortzeko gaur egun dauden tresnak eta aplikazioak hurbiltzea du helburu. Doako AAko tresnak eta aplikazioak erabiltzen ikasiko duzu, eta, horri esker, irudiak sortzeko hainbat teknika esperimentatu eta arakatu ahal izango dituzu.

Gainera, mugimendu horren aurrean sortzen diren arriskuetan sakonduko dugu, baita sortutako irudien eskubideen jabetzari dagokionez gaur egungo egoera legegilean ere.
 

Info gehiago

Nola muntatu phishing-kanpainak GoPhish-ekin

Enpresa Digitala

2024-05-31 (09:30 - 00:00)

Phishinga zibereraso-mota bat da, jendea engainatzeko eta informazio konfidentziala lortzeko erabiltzen dena, hala nola pasahitzak, bankuko informazioa, etab. Teknika bat baino gehiago daude phishing bidez erasotzeko, baina posta elektronikoa erabiltzen da gehiena. Hala, erasotzaileak itxura legitimoa duten mezu elektronikoak bidaltzen ditu, non erabiltzailearen informazioa lapurtzeko diseinatuta dauden webgune maltzurretarako estekak baitaude.

Bada beste teknika bat ere, spear phising delakoa. Phishing masiboaren taktika erabili beharrean, gizabanako espezifiko batzuek osatutako taldeetara bideratzen da, erakunde baten aktibo espezifiko batzuetarako sarbidea dutenak aukeratuta.

Horregatik guztiagatik, tailer honen helburua da phishing-kanpainak automatizatzeko tresnak ulertzea eta horrelako erasoen gainean kontzientziatzea. Horretarako, Gophish kode irekiko tresna erabiliko da.

Info gehiago

Nortasun digitala, sinadura elektronikoa eta ziurtagiriak EAEko enpresan eta administrazioan

Enpresa Digitala

2024-05-31 (09:00 - 00:00)

Identitate digitalaren eta konfiantzazko zerbitzuen kontzeptua eta gure harreman telematikoetan duten funtzioa berrikustea. Sinadura elektronikoaren zeregina, zergatik identifikazio-bide eta ziurtagiri desberdinak? Egokiena aukeratu.

Info gehiago

Pribatutasuna eta baimena Vs salmentak eta online marketina

Enpresa Digitala

2024-05-31 (09:30 - 00:00)

2024ko urtarrilean, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (AEPD) Cookieen Gida berrian ezarri zituen neurriak ezartzeko epea amaitu zen, eguneratuta, Datuak Babesteko Europako Batzordearen 03/2022 Jarraibide berriak jarraitzeko.
Martxoan, Googlek abian jarri du (nahitaez) - Consent Mode v2 - webgune bateko bisitarien baimen lehentasunak eta publizitate eta analisi tresnak integratzeko diseinatutako esparru berri bat.
Apirilean hirugarren aldiz atzeratu du Googlek hirugarrenen cookieak ezabatzea bere Chrome nabigatzailean, hainbat proba egin ondoren eta sektorean quorumik ez dagoelako.

Panorama horrekin eta etengabeko aldaketekin online bi jardunaldi diseinatu ditugu, salmenta eta marketin digitaleko jardueretan horrek duen eragina berrikusteko eta ulertzeko.
Lehen jardunaldian, gauden puntuaren laburpena egingo dugu, bai eta honaino nola iritsi garen ere. Batez ere, funtsezko kontzeptuak argitzeko eta sustapen- eta salmenta-ekintzen eragina eta mugak ikusteko. Eta, batez ere, nola baloratu, profil ez-teknikoetarako, datuak babesteko agentziaren eta Google Consent Mode 2ren eskakizunak betetzen ditugun. Pribatutasuna eta sustapena konbinatzeko praktika onak zehazteaz gain.
Bigarren jardunaldia egin daitekeenaren eta egin ezin denaren arteko lerroa non dagoen zehatzago aztertuko da. Horretarako, teknologian eta baimenean espezializatutako abokatu baten eta datuetan oinarritutako salmentetan eta marketinean aditu baten arteko eztabaida egingo dugu, galdera eta erantzunen formatu batean.

Helburu nagusia da gure egungo egoeraren diagnostikoa egin ahal izatea, eta jakitea datuen erabileran noraino irits gaitezkeen gure ospea arriskuan jarri gabe edo zehapenetan sartu ahal izan gabe.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  145
101112
171819
2526