2025-02-05 - Agenda

Barnetegi Teknologiko - Aztertu zure datuek Power BIrekin hasieratik bukaera arte

Enpresa Digitala

2025-02-05 (09:00 - 00:00)

Datuak eta hauen tratamendua alderdi kritikoa bilakatu dira enpresen ezagutzaren eremu guztietan (finantzak, salmentak, errentagarritasuna, ekoizpena, kostuak, erosketak, logistika, stockak, produktibitatea, errendimendua, kalitatea, bezeroen kudeaketa, marketin digital ekintzen jarraipena, web analisia, sare sozialak…). Gero eta handiagoa da merkatuan dauden datu inteligentzia eta analisi tresnen eskaintza, hauen helburua da soluzioa ematen ahalegintzea enpresa hauek duten analisi eta bistaratze beharrari.

Info gehiago

Kamera, Adimen Artifiziala (AA), ekin!

Enpresa Digitala

2025-02-05 (11:00 - 00:00)

Bideoaren mundua iraultzen ari diren adimen artifizialeko tresnak ezagutuko dituzu. Bideoak modu azkar eta sortzailean nola sortu eta aldatu aztertuko dugu, AAren azken teknologiak erabiliz prozesuak automatizatzeko, kalitatea hobetzeko eta sormen-aukerak zabaltzeko. Ikusizko efektuetatik hasi eta edizio aurreraturaino, AAk ikus-entzunezko produkzioaren etapa bakoitza nola sinplifikatzen eta azkartzen duen ikusiko duzu.

Gainera, AA plataformek eduki pertsonalizatua sortzen, postprodukzioa hobetzen eta sormen-lanaren fluxua optimizatzen nola lagun diezazuketen ikasiko duzu, eta, horrela, denbora gehiago eskainiko diozu alderdi artistikoari eta gutxiago teknikoari. Denbora aurreztea edo ekoizpenen kalitatea hobetzea bilatzen duen norbait bazara, hau da zure lekua.

Info gehiago

Adimen Artifiziala eta Zibersegurtasuna: Arriskuak, Erregulazioa eta Betetzea (online)

Enpresa Digitala

2025-02-05 (09:30 - 00:00)

AAren erabileraren eta zibersegurtasunaren arteko inplikazioak ulertu nahi dituzten enpresetako profesionalentzako jardunaldia. Lehen zatian, Adimen Artifizialak planteatzen dituen arrisku emergenteak aztertuko ditugu, hala nola zibererasoen automatizazioa, AAren plataformen ahultasunak, konfidentzialtasun arazoak eta araudia ez betetzea. Bigarren zatian, inplikazio legalez hitz egingo da, datu pertsonalen babesa, jabetza intelektuala eta AAren Europako Erregelamendua barne. Praktikoa eta irisgarria izateko asmoarekin, jardunaldi hau galdera eta erantzunen atal batekin amaituko da, eta bertaratuen eta hizlarien arteko elkarrizketa aberasgarria sustatuko da.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2025 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
     
1
2
89
141516
2223