Ekitaldiak

Alexander Arriola - SPRI (2017-11-21)

Alexander Arriola - SPRI (2017-11-21)

Alexander Arriola - SPRI (2017-11-21)

Enpresarean Foroa: Alexander Arriolak Industria 4.0 munduan barneratu gaitu

Gizartean eta enpresa munduan horrenbeste entzuten ari garen Industria 4.0 gaiari buruz aritu zen atzo Alexander Arriola, SPRIko zuzendari nagusia, Bai Euskarari Elkarteak antolaturiko Enpresarean Foroan.9:00etan industria eta enpresa egoera ezberdinak dituzten profesionalak hurbildu ziren Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikora egun bizi dugun laugarren iraultza eta paradigma digital berria ezagutzera. Bertan izan dira, besteak beste, Mutualia, Ibermatica, Kautenik, Beterri-Buruntzako Udalak, Manahmana, Elhuyar Aholkularitza eta Ceit-IK4ko ordezkariak.

Bruselasetik etorri berri eta bihar Kursaalean ospatu behar den “Basque Industry 4.0” kongresura begira,  Alexander Arriolak  Alemaniatik datorren iraultza aurkeztu digu eta EAEk garatu duen estrategiaren ezaugarriak azaldu dizkigu. Sei bat urte pasa dira Industria 4.0 kontzeptua munduan estreinakoz erabili zenetik. Ordutik hona, mundu osora zabaldu den kontzeptu honek hainbat deskribapen berenganatu ditu: laugarren industria-iraultza, fabrikazio aurreratua, industria adimenduna edota ziber-industria, besteak beste.

Euskal industria 4.0

Euskal Herri mailan jarri dugu fokoa eta Arriolak goraipatu du lankidetza, konexioak eta digitalizazioa beharrezkoak direla tamaina ezberdinetako enpresak garatu ahal izateko. Enpresa txiki eta ertainetan saiakera berezia egin behar dela nabarmendu nahi izan du, iraultzara gehitzeko laguntza behar dutelako; ildo horretatik, zuzendaritzaren inplikazioa eta langileen formazioa arlo teknologikoan ezinbestekoak direla azpimarratu du SPRIko zuzendari nagusiak. Gainera, enpresei laguntza eskaintzeko martxan duten programa aurkeztu du, “Basque Digital Innovation Hub” delakoa.

Adibide moduan, Industria 4.0 aroan barneratu diren hiru enpresen adibideak ekarri ditu Enpresarean Forora: Ibarmia, Erreka eta Zumaiako GKN. Guztiek baieztatu dute teknologia berrien garrantzia eta horietara egokitzeko beharra, balio erantsia gehitzea helburu izanik.

Errobotizazioaren gaia ere atera da aretoan eta nahiz eta batzuek langileen etorkizuna zalantzan jartzen duten, Arriolak pertsonen indarrean eta beharrean sinesten duela adierazi du; izan ere, industriaren oinarrian pertsonak ezinbestekoak dira eta izango dira, baita etorkizunean ere.

Hizkuntza 4.0?

Bukatzeko, euskara eta industriari buruz aritu gara, hizkuntzaren egoera aztertu eta aurrera b

egirako erronkak identifikatu nahian. Zuzendariak azaldu du badaudela hutsuneak industriako euskarazko hiztegi teknikoan eta askotan zailtasunak dituztela industria alorreko harremanak euskaraz garatzeko. Puntu horretatik abiaturik, azaldu digu SPRI barruan euskarazko glosario bat prestatzen ari direla, industria 4.0rako jauzia euskaraz ere egin dezagun.

 Argazki guztiak hemen:

Enpresarean Foroa - SPRI