Enpresarean Foroaren lehen hitzaldia egin du David Sánchez Bote MIKeko Zuzendari Nagusiak Irungo Ficoban. Sánchezek nabarmendu du globalizazioaren garaian “produktu globalak baino, enpresa globalak behar” ditugula. Horretarako “elkarlana” behar dugula zehaztu du.
2015-07-16
Sánchezek aurkezpenean esan duenez, hemengo ETEek izaera anitzeko prozesuetan aurrerapausu handi bat egin beharko dute, benetan globalak izateko (pertsonak, I+G, aliantzak, erosketak, merkatu ikerketak...). “Produktu globalak dauzkagu, baina erakunde global gutxi”. Globaltasuna lortzeko biderik onena elkarlana dela azpimarratu du: “Enpresen dimentsioa handitu behar da eta horretarako elkarlana da funtsezkoa”.
Kudeaketa berritzailean gaur egun dauden tendentzien berri eman du Sánchezek:
Eman dituen datu batzuen arabera, mundu mailan langileen % 13 bakarrik dago konprometituta bere enpresarekin era aktiboan, berrikuntzak proposatzen, proaktibo izaten… Langileen % 24k, ahal badu, enpresari kalte egiten dio.
Langileak ez konprometitzea arazo larria dela esan du, eta konpromiso hori lortzeko enpresa eta langilea lerrokatu behar direla. “Zer nahi du enpresak? Zer nahi du langileak?”, bi galdera horiei erantzunda.
Finantzazioa lortzeko arazo larria dutela azpimarratu du Sánchezek: “Arazo bat dugu, bankuen eskuetan daude enpresak. Hornitzaile bakarra eduki ezin dugu moduan, finantzazio-bide bakarra ere ezin dugu ezin”.
Finantzazioa lortzeko beste aukera batzuk izan litezke:
Elkarlana bultzatzeko Euskadin zerbitzu aurreratua sortzea proposatzen dutela esan du: “Elkarlana egitea asko kostatzen zaie hemengo enpresei”.
Benetako enpresa internazionalak behar ditugula adierazi du eta horretarako kanpoan behar dugula jendea: “I+G baliabide guztiak hemen ditugu, baina ezagutza Txinan eta Indian sortzen ari da”.
Nazioarteratze prozesuetan ere kudeaketa mailan asko dagoela egiteko adierazi du: “Pertsonak kanpora bidali behar ditugu eta ez dakigu hori egiten”.
Zerbitzu-enpresak industria barruan txertatu behar direla azpimarratu du, beraien balioa aitortuz: “Nola gehitu zerbitzuak ditugun produktuei? Nola sortu zerbitzuak produktu baten inguruan? Horretarako zerbitzu sektore indartsua behar dugu eta”.
Euskararen gaiaz ere aritu da Sánchez: “Kulturartekotasunaren kudeaketa da garrantzitsua eta hor badago aukera bat estrapolatu dezakeguna. Kulturartekotasunaren inguruan sortu beharko genituzke zerbitzuak”.