Urriaren 21ean gazteen lan aukeren inguruko Enpresaren Foroa izan genuen IMHn, Elgoibarren. Bertako ikasleek presentzialki parte hartu ahal izan zuten; gainerakoek zuzenean streaming bidez jarraitu ahal izan zuten Enpresarean.eus webgunean.
Osasun zein ekonomia krisiek gazteengan eta hauen enpleagarritasunean nola eragiten duten aztertu genuen solasaldian. Nora Kortaberria Bilbaok egin zituen moderatzaile lanak eta solasaldian honako hauek parte hartu zuten:
Ixaka Egurbide Lekube, IMHko zuzendaria.
Maialen Olabe Aguirre, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko koordinatzailea.
Ibai Zubikarai Zubimendi, Gu Interim Management-eko CEOa.
Jon Larrañaga Urdalleta, Larra Mekanizatuak enpresako CEOa.
Hemen duzue solasaldia:
Bai Euskarari Elkarteak antolatuta, IMHren laguntzarekin.