2024-06-21 - Agenda

Zer dira Machine Learning, Deep Learning eta NLP eta non sartzen da ChatGPT horretan guztian?

Enpresa Digitala

2024-06-21 (09:30 - 00:00)

Azken hilabeteetan, aurrerapen handia egin da adimen artifizialaren erabileran, ChatGPT agertzeari esker. Aurrerapen hori dela eta, asko zabaldu dira adimen artifizialaren erabilera eta ezagutza.

Info gehiago

AIOps-aren etorkizuna: LLMSen potentziala eta haren LLMOps eragiketa (Online)

Enpresa Digitala

2024-06-21 (09:00 - 00:00)

AIOps terminoak —lehen aldiz Gartnerrek sortua— adimen artifiziala ITko eragiketak automatizatzeko eta hobetzeko erabiltzeari dagokio. Arlo horretan, badira dagoeneko ikerketa-ildo finkatuak, askotariko gaiak jorratzen dituztenak, hala nola errendimendua monitorizatzea, erabilgarritasun-arazoak detektatzea edo softwarearen kalitatea aztertzea. Baina nahikoak al dira? Benetan arintzen ote diete lana DevOps edo operadore-ingeniariei? Egiazko laguntza ote da haientzat?

Jardunaldi honetan, soluzio horien egungo irismena islatzen saiatuko gara. Eta ikusiko dugu, gure iritzi apalean, zer egin behar dugun —eta nola— soluzio errazagoa eta eskuragarriagoa izan dadin, generikoagoa eragiketa-mundurako. Gure planteamendua da adimen artifizial sortzailean oinarritutako laguntzaileak baliatzea hori lortzeko, kontuan izanik iraultza handia ari direla eragiten, tresna ahaltsuak baitituzte garapenaren eta kodetzearen esparruan, bai eta ibilbide oparoa ere esparru askotan. Hizkuntza Eredu Handien (LLM) produktibizazioa bera da horietako bat, bai eta operazionalizazioa eta hedapena ere, LLMOps eta beste zenbait metodologia berrirekin.

Info gehiago

Ziurtagiri elektronikoak eta sinadura digitala, nola egin ez zenekien eta nori galdetu ez zenekien guztia

Enpresa Digitala

2024-06-21 (09:30 - 00:00)

Urte asko daramatzagu enpresetan ziurtagiri digital mota eta formatu batzuk erabiltzen, baina mundu “mugatu” bat izan da beti,  “konjuru magiko” asko behar zituena funtziona zezaten.

Info gehiago

BakQ, harreman telematikoetako zure giltza nagusia

Enpresa Digitala

2024-06-21 (09:00 - 00:00)

Zergatik da BakQ identifikazio elektronikorako baliabiderik moldakorrena, nolakoa den bere ekosistema eta zer aukera eskaintzen dizkigun gure harreman telematikoetan eta sinadura elektronikoko beharretan?

Info gehiago

Microsoft Copiloten lizentziei buruz jakin behar duzun guztia

Enpresa Digitala

2024-06-21 (10:30 - 00:00)

Gaur egun, Copilotek, Microsoft inguruneko AA sortzaileko laguntzaileak,lizentzia-mota desberdinak eta forma desberdinak ditu; beraz, batzuetan, nahasia izatea zeren alde egin apustua.
Jardunaldi honetan kontu hau argitzen ahaleginduko gara, aukera guztien artean ordena jartzen eta dauden lizentzia mota askotarikoak aztertuko ditugu, bakoitzak zer hartzen duen barne, etab.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2024 iraila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
234567
8
121415
162122
2829