2026-05-07 (09:00 - 00:00)
Produktu digitalak diseinatzeko zure gaitasunak goragoko maila batera eraman nahi dituzu AA sortzailearekin?
Ikastaro honek erakutsiko dizu nola integratu AA sortzailea produktu digital baten diseinu zikloko faseetan.
2026-05-07 (09:30 - 00:00)
Hobetu WordPress-en oinarritutako web-aplikazioen segurtasuna hardening tekniken bidez. Kalteberatasun arruntak arinduko dituzu eta ingurunea indartuko duzu, erasoetatik babesteko.
WordPress-en ospea gero eta handiagoa da, eta, gaur egun, Interneteko webguneen % 40k baino gehiagok erabiltzen dute. Horregatik, zibergaizkileentzako lehentasunezko helburu bihurtu da. Plataforma hau bereziki kaltebera da; izan ere, 58.000 plugin baino gehiagoko ekosistema du, eta horietako askok segurtasun-arazo larriak eta konfigurazio okerrak dituzte, eta ez dute mantentze-lanik. Estatistikek adierazten dute WordPress-en kalteberatasunen % 98 hirugarrenen pluginekin lotuta daudela eta konfigurazio lehenetsiek sistemaren eremu kritikoak agerian uzten dituztela.
2026-05-07 (09:30 - 00:00)
Egun, informazioa eta gailuak babestea ezinbesteko erronka bihurtu da pertsona eta erakunde guztientzat. Zibererasoak, datu-lapurretak eta gailuak galtzearekin lotutako arriskuak nabarmen handitu dira, eguneroko bizitzan teknologia gero eta gehiago erabiltzen dugulako. Egunero, milioika pertsonari eta enpresari eragiten diete malwareak, phishingak, ransomwareak eta informazio konfidentzialaren lapurretak. Horregatik, inoiz baino garrantzitsuagoa da aurkituko ditugun arriskuak ezagutzea, eta neurri eraginkorrak hartzea gure informazio pertsonala eta ingurune profesionaletan erabiltzen duguna babesteko.
Informazio pertsonala eta profesionala eta erabiltzen ditugun gailuak babesteko jardunbide egokiak eta tresna eraginkorrenak ikasteko diseinatuta dago tailer hau. Trebakuntzan, funtsezko alderdi hauei helduko zaie: pasahitz seguruak nola kudeatu, faktore anitzeko autentifikazioa erabiltzea, malwarearen eta birusen aurkako babesa, eta hodeian gordetako informazioa ziurtatzeko estrategiak. Horrez gain, segurtasun-gorabeheren aurrean nola erantzun (gailu bat galtzen dugunean edo lapurtzen digutenean, adibidez) eta segurtasun-arrakalak nola prebenitu ere irakatsiko da.