2025-03-20 (09:00 - 00:00)
Adimen Artifizial Sortzailea (AAS) Giza Baliabideen (GB) arloa eraldatzen ari da, prozesuak optimizatzeko eta talentuaren kudeaketa aberasteko aukera berriak eskainiz. GB arlorako AASren tailer intentsibo honetan, AAS tresnak erabiltzen ikasiko duzu, eguneroko lanetan laguntzeko. Gainera, ez da aurretiko ezagutzarik behar izena emateko!
Ikastaroan ikusiko ditugun AAS tresnei esker, langileen hautaketa, kontratazioa, errendimenduaren ebaluazioa, elkarrizketak prestatzea eta prozesuen automatizazioa bezalako lanak azkartu ahal izango dituzu, eraginkortasuna eta erabaki estrategikoak hobetuz.
2025-03-20 (09:00 - 00:00)
Harrapatuta sentitzen zara etengabe zure denbora eta energia kontsumitzen duten ohiko zereginetan? Demagun teknologiak egiten dituela jarduera aspergarri horiek zure ordez, eta benetan axola dizunari eta gustuko duzunari eman diezaiokezula arreta. Zoragarria, ezta? Bost orduko tailer praktiko honek goitik behera aldatuko du zure lan egiteko modua, edozein zeregin zure ordenagailuan automatizatuz.
Ikasiko duzu adimen artifiziala, Robot Framework lan-inguruneari aplikatua, zure aliatu ezin hobea izan daitekeela, zure lanari baliorik ematen ez dioten eguneroko zeregin horiek automatizatzen dituelako. Utzi alde batera beharrezkoak ez diren egitekoak, eta gozatu denbora gehiago zure ongizate profesionala eta zure proiektuen kalitatea benetan sustatzen duten zereginez.
2025-03-20 (10:00 - 00:00)
Nola itxi salmenta online bilera batean? Pandemiaren ondoren mundua aldatu da. Zoom bidezko bileretara ohitu gara.
Eta alderdi batzuk funtsezkoak dira zure online bileretan salmentak ixtea lortzeko. Alderdi garrantzitsuenetako bat saltzaileak galdera onak egiteko duen gaitasuna da.
Erosleari erabaki irmo bat hartzen laguntzen dioten galderak. Bestela zerbait esango dizudan salmentak ixten dituzten galderak: esango dizut zerbait, hitz egingo dugu, pentsatu beharra daukat...
Eta hortik doa online jardunaldi hau. Online bileretan salmentak ixteko zer eta nola galdetu.
2025-03-20 (09:30 - 00:00)
Badakizu zenbat kostatzen zaizun hodeian lan egitea? Nola eragiten dute zure erabaki teknikoek zure zerbitzuen kostuetan eta kalitatean?
Webinar honetan, FinOps printzipioak modu erraz eta praktikoan xehekatutako ditugu; izan ere, FinOps filosofia bat da, zeinak ekipo teknikoak, finantzarioak eta negoziokoak lotzen baititu, teknologian inbertitutako euro bakoitzaren balioa maximizatzeko.
Kostuak identifikatzeko, behar bezala esleitzeko eta zure erakundean erantzukizun partekatua sustatzeko tresnak eta teknikak deskubrituko dituzu. Adibide argiekin eta irtenbide aplikagarriekin, hodeiaren gestio finantzario eraginkorrago baterako lehen urratsa ematen lagunduko dizugu.