2025-06-05 (09:30 - 00:00)
Jornada inspiracional donde la integración del diseño en las organizaciones se hará palpable a través de casos prácticos y ponencias que hablan el idioma de la innovación.
El objetivo es crear un punto de encuentro entre el diseño y el mundo empresarial, mostrando cómo el diseño puede ser un motor de transformación.
2025-06-05 (09:30 - 00:00)
NIS2 zuzentaraua (Network and Information Security Directive) zibersegurtasunaren arloko Europako lege-esparruaren eguneratze bat da, eta 2024ko urritik aurrera aplika daiteke. Zuzentarau honen helburua da zibersegurtasun-intzidentzien aurrean erantzuteko gaitasuna eta erresilientzia hobetzea sektore garrantzitsu eta funtsezkoetan: zerbitzu digitalen operadoreak, azpiegitura kritikoak, funtsezko zerbitzu-hornitzaileak, eta abar.
Enpresa txiki eta ertain askori ez die zuzenean eragiten tamainagatik, baina baliteke zeharka zenbait baldintza betetzera behartuta egotea sektore kritikoetan jarduteagatik edo zuzenean eragiten dion enpresa baten hornidura-katearen parte izateagatik.
NIS2 prestatzea eta ezagutzea abantaila da lehiakortasunean, eta enpresa-arriskuak kudeatzeko tresna giltzarria da egungo ingurune digitalean.
2025-06-05 (09:30 - 00:00)
Zure online negozioari benetako bideragarritasuna eman eta zentzuz eskalatu nahi duzu? Onlineko jardunaldi honetan, José Rodríguezek ezagutzera emango ditu fitnessdigital enpresa kudeatzen aritu den 18 urte paseetan ikasitakoa; izan ere, haren konpainiak 11 herrialdetan jarduten du, 800.000 bezerotik gora ditu eta 20 milioi euro inguruko fakturazioa lortu du.
fitnessdigital Gasteizen jaio zen, eta dagoeneko 15 urte baino gehiago daramatza jardunean. Gaur egun erreferentzia da, bai online egindako ibilbideagatik, bai eredu hibrido baterantz egin duen bilakaeragatik, non denda fisikoak gehitu baititu bezeroaren esperientzia osatzeko.
Josék oso argi du errentagarritasuna dela edozein erabaki estrategikoren oinarria. Horren arabera garatu duen kudeaketa-ereduan, emaitzen kontua funtsezko tresna da taldearen egunerokoan. Espainiako merkataritza elektronikoaren aitzindarietako batengandik ikasteko aukera paregabea da.