Europako identitate digitala. Nondik gatozen eta nora goazen
Enpresa Digitala
2023-12-20 (10:00 - 00:00)
eIDAS1 Erregelamendua onartu zenean, haren helburuetako bat zen estatu kideek eta konfiantzazko zerbitzuen emaile berriek emandako identifikazio-bitartekoek Europar Batasuneko edozein herrialdetan haien erabilera eta elkarreragingarritasuna pemititzea. Alemaniako administrazioaren aurrean, adibidez, Espainiako NAN batekin gestioak egin ahal izateko helburu hori ez zen lortu, baina eIDAS1ek konfiantzazko zerbitzuen merkatu loretsu bat sortu zuen (ziurtagiri digiitalak, enpresa-zigiluak, denbora-zigiluak edo entrega elektroniko ziurtatua egitea), eta, maila nazionalean gainbegiratutako hirugarren partearen adostasun-ebaluazio eskema batean oinarrituta egoteari esker, zerbitzu-emaileek edozein herrialdetan modu baliozkoan emateko aukera izan zuten.