2024-01-15 (09:00 - 00:00)
R programazio- eta ingurune-lengoaia bat da, estatistikaren analisira bideratua. Datuen, matematika finantzarioen eta zenbait arloetako ikerkuntzen analitikarako asko erabiltzen da ere bai. Tresna multzo handia du, estatistikoak zein grafikoak. Ezaugarrien artean nabari da haren gaitasun grafikoa, aukera ematen duena kalitate handiko grafikoak egiteko aurrez prozesatutako datuak aurkezteko.
2024-01-15 (10:00 - 00:00)
Tailer honen helburua da oinarrizko ezagutzak eta trebeziak har ditzazula kamerari begira hitz eginez eskaini edo saltzen duzuna aurkezten duzunean konfiantza helarazteko, baita gaitasun eta balioa ere.
2024-01-15 (09:00 - 00:00)
Git egungo merkatuan eskuragarri dagoen bertsioak kontrolatzeko sistema erabilienetako bat da eta bere ezagutza edozein software garapen ingurunetan oinarrizkoa bihurtu da. Hala ere, badaude git-en ezagunak ez diren hainbat tresna garapen prozesuan asko lagundu dezaketenak. Kurtso honetan git erabiltzen ikasiko duzu, bere barne funtzionamendua ulertuz.