AA sortzaileko soluzioak Flowise eta ChatGPTrekin garatzearen hastapenak (Online)
Enpresa Digitala
2024-03-14 (15:30 - 00:00)
Gaur egungo aroaren ezaugarri nagusia aurrekaririk gabeko aurrerapen teknologikoa da. Testuinguru horretan, Flowise agertu da: AA sortzailean oinarritutako soluzioak garatzeko koderik gabeko tresna. Flowisek aukera ematen du ChatGPTren moduko AA sortzaileko ereduak enpresa-proiektuetan erraz txertatzeko, bai eta AAko ereduak integratzen dituzten produktuak garatzeko ere.
Flowiserako sarrera-ikastaro hau bereziki diseinatua dago AA guztion eskura jartzeko, trabak gaindituz eta harenganako sarbidea demokratizatuz. Ikastaroaren abiapuntua erabilerraztasuna eta aplikazio praktikoa da. Hala, programazioan esperientziarik ez dutenentzat ere egokia den sarrera bat egiten du AAren munduan.